Gozamenen Lorategia

GOZAMENEN LORATEGIA Hortzmuga Teatroaren gaueko instalazio artistikoa

Instalazio honetan ageri diren pertsonaiak material birziklatuetatik abiatuta sortu dira. Honela, hari gabeko entzungailuak eta argiztapena erabiliz, partaideak ikus-entzunezko bizipen zirraragarri batean murgilduko dira. Ezohiko bidaia artistiko paregabe honek ez du publikoa epel utziko. Opera-abeslari baten eta soinu-sortzaile baten zuzeneko inprobisazioek balio erantsia ematen diote piezari, instalazioa bera obra bizidun bilakatuz. Ibilaldi musikatu bat eskaintzen dute, non soinua eta musika argiztapenarekin batzen diren, bidaia emozional honetan entzuleei laguntzeko.

Ikuskizun honen inspirazio-iturria El Boscoren “Gozamenen lorategia” koadroa da. Obra konplexu eta enigmatiko honek, esku hartutako espazioaren antzera, haratago begiratzera eta lehen begiratuan ikusten eta entzuten ez dena berraurkitzera gonbidatuko zaitu.

  • Data: Urriak 18 (2025)
  • Ordu: 20:45etan, 21:30ean eta 22:15ean
  • Erreserba: 2025eko irailaren 22tik
  • Hizkuntza: Ikuskizuna euskaraz eta gazteleraz

Santimamiñe (Kortezubi)