Whodunnit?
Doako ekitaldia
Misteriozko jolas pertsonalizatua da Arkeologia Museorako diseinatua.
Mikel Santiago idazleak daki soilik nor den hiltzailea eta, jokoaren anfitrioi gisa, bera izango da bertan emanaldiaren egunean. Argitu beharreko hilketari buruzko kontakizuna susmagarri nagusiei bizia emango dieten hiru aktorek kontatuko dute.
Ikusleek, errudunaren bilaketa horretan, normalean bisitatzen ez diren Museoko espazioak ezagutu ahal izango dituzte. Bertaratutakoek hilketa nork egin duen deskubritu beharko dute.
- Data: Azaroak 14 (2026)
- Ordua: 18:00etan eta 20:00etan
- Erreserba: 2026ko urriaren 14tik
- Hizkuntza: Ikuskizuna gazteleraz
PLAZAK ERRESERBATZEA


